BARAÑAIN EZAGUTZEN

 Azken asteotan, 5 urteko lagunok "GEURE HERRIA EZAGUTZEN" gaia lantzen aritu gara. Gauza asko landu ditugu jarduera mota desberdinen bidez: geure herriko zerbitzuak aztertu ditugu, kaleko elementuak behatu, lanbide desberdinak aztertu, herriko web orrialdea bisitatu, geure etxea herriko planoan kokatu, etxetik eskolarako bidea Street View-en bidez egin, eta beste hainbat gauza.


Honetaz gain, minimundua herri batean bihurtu zuen Xangok (gure aurtengo pertsonaiak) eta herritik irteera txikia egin ahal izan genuen; eskura ditugun zerbitzu eta elementuak gertuagotik ezagutzeko. Oso gustora egon  ginen kaletik lanean!

HERRIKO MINIMUNDUA



ATERALDITXOA, AH ZER GUSTORA!

    


Gehienok gustokoen izan genuena, ondoko kanta izan zen: "nik daukat etxetxo bat" (klikatu izenean)


Iruzkinak